AZKURRETA FAMILIAREN HARRIEN LAGAPENA SUSTABIZ FUNDAZIOARI

Sustabiz Fundaziotik, eskerrak eman nahi dizkiogu Azkurreta familiari. Iñaki Azkurreta, 70. hamarkadako Bizkaiko Harrijasotzaile handia, bere marka eta apustuen artean, Bizkaiko lehen harrijasotzailea 200kgko harria jasotzen eta baita ere Euskadi mailan lehen harrijasotzailea, 150kg eta 163kgko bolak jasotzen kolarik gabe besteak beste, berak egin eta bere marka eta apustuetan erabilitako harriak, horietako bat Endañetarekin egindakoa, Sustabiz Fundazioko Gernikako Herri Kirol zentroan harrijasotzaile barriak aurrera ateratzeko erabilgarri egongo dira.

Harri historiko hauek balio eta sentimendu handia daukatute eta modu honetan, Jose Azkurretaren memoriak aurrera dirau harrijasotzeko belaunaldi berriei lagapen hau eginez. Eskerrak eman nahi dizkiegu bere alaba Itziar eta seme Joseri, Sustabiz Fundazioarekin bat egitearren. Baina aipamen bereizi bat ere Iñaki Azkurretaren emazteari, Araceli, bere onespenarekin egindako lagapen honek, Iñaki Azkurretaren memoria eta figurak presente jarraituko duelako harrijasotzaile berriak ateratzeko proiektu honetan.