Badator Sustabiz Herri Kirol zentroaren sorrera

Harrijasotze tailerrarekin emango diogu hasiera Sustabiz Herri Kirol Zentroari!! Harrijasotzeko goi mailako kirolariekin esperientzia berri bat probatzeko prest?? Eman izena eta gozatu!! Paulo Azpiazu, Lur Errekondo, Karmele Gisasola eta Inhar Urruzunoren eskutik gidatutako saioa izango da!! Crossfit Gernika Boxean kokatuta dagoen Sustabiz Herri Kirol zentroan itxaroten zaituztegu! Adi ibili, plaza mugatuak daude eta!