EKAINA
22
10:00
SUSTABIZ FUNDAZINOAK BUSTURIA AUKERATU DAU “URDAIBAI GURE KIROLAK SUSTATZEN” HERRI KIROLEN HURRENGO JARDUNALDI PARTE- HARTZAILEA EGITEKO

Herri Kirolak, Euskal Pilota eta Arrauna sustatzeko Sustabiz Fundazinoak, Busturiako Udalagaz batera, Urdaibai Gure Kirolak Sustatzen jardunaldi parte-hartzailea antolatu dau datorren zapaturako, ekainak 22, gure kirol tradizionalak gure herrietako plazetara eramateko helburuagaz.

Herri Kirolak, Euskal Pilota eta Arrauna sustatzeko Sustabiz Fundazinoak “Urdaibai Gure Kirolak Sustatzen Jardunaldi Partehartzaileak” (*) herri kirolen topaketa antolatu dau ekainaren 22rako, Busturian. Gure kirol tradizionalekaz hitzordua herriko frontoian izango da (Axpe) 11:30etan eta Busturialdeko 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutikoak parte hartzera gonbidatuta dagoz. “Geure herrietako plazetan eta frontoietan herri kirolak ikusaraztea funtsezkoa da zaletasuna sortzeko eta gure kirol kultura tradizionalaren parte izaten jarraitzeko, eta horretarako udalen laguntza ezinbestekoa da. Gure jardunaldi parte-hartzaileak herrietako jaien programetan txertatzea edo bertako kultura- eta kirol-jardueren egutegietan sartzea lankidetza erabakigarria da “Urdaibai Gure Kirolak Sustatzen” proiektuak aurrera egin daian. Busturialdea-Urdaibaiko gero eta familia gehiago hurbiltzen dira gure jardunaldi parte-hartzaileez gozatzera, eta helburuak betetzen ari gara. Gure kirol kultura autoktonoa bizirik mantentzea eta belaunaldi barriei transmititzea da gure proiektuaren leit motiv -a. Asko gustauko jaku Busturin neska- mutilak eta euren familiak gure kirol tradizionalez gozatzen eta ikasten ikustea”, nabarmendu dau Joseba Etxebarria Sustabiz Fundazinoko zuzendariak.

Zapatu goiz osoan zehar Busturiko udal frontoia (Axpe auzoan) Herri Kirolen festaren agertokia izango da. Goizetik (10:00h.) Arkupe Sustabiz Kirol Alkarteko pilota partidak izango dira. 11:30etan hasiko da Busturiko “Urdaibai Gure Kirolak Sustatzen” jardunaldi parte-hartzailea. Bertan, 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutil eta gazteek hainbat diziplina probatu ahal izango dabez, besteak beste: Harrijasotze, Trontza, Ingude jasotze edota Arrauna Punta. Programan parte hartzen dabenen adinari egokitutako material eta araudia izango da.

Gainera, topaketara hurbiltzen diran neska-mutilak eta gazteak animatzeko, Oinatz Bengoetxea (Bengoetxea VI) pilotari ohiagaz esku pilota praktikatzeko aukera izango dabe. Honek, Nafarroako Lau t ‘erdiko bi txapel eta Eskuz Banakako Masters bat irabazi ebezan. Aizkoragaz trebetasuna be probauko dabe Irati Astondoa herrikirolariagaz batera, Pabi Astondoa segaren legendaren alaba eta 2020an Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelduna, besteak beste.

12:30etan, harri-jasotzaileen erakustaldia izango da: Zihara Zabala (Forua), Ane Atxutegi (Usansolo), Leire Astoreka (Gernika-Lumo), Iñaki Rafael (Gernika-Lumo) eta bereziki, Engels Bello, Busturikoa.

Topaketan zehar zozketak egingo dira eta partehartzaileentzat eta euren familientzat “Urdaibaiko esentziak” luncha eskainiko da (11:30ean).

Elkarbanatu
LAGUNTZAILE NAGUSIAK
BABESLEAK