MAIATZA
18
10:00
SUSTABIZ FUNDAZINOAK HERRI KIROLEN JAIAGAZ BAT EGITEKO DEIA EGITEN DAU, SUKARRIETAN OSPATUKO DAN “URDAIBAI GURE KIROLAK SUSTATZEN JARDUNALDI PARTEHARTZAILEAGAZ”

Herri Kirolak, Euskal Pilota eta Arrauna sustatzeko Sustabiz Fundazinoak, Sukarrietako Udalagaz batera, “Urdaibai Gure Kirolak Sustatzen” jardunaldi parte-hartzailea antolatu dau datorren zapaturako, maiatzak 18, eskualdeko familiak geure kirol tradizionaletara hurbiltzeko.

Herri Kirolak, Euskal Pilota eta Arrauna sustatzeko Sustabiz Fundazinoak “Urdaibai Gure Kirolak Sustatzen Jardunaldi Partehartzaileak” (*) herri kirolen topaketa antolatu dau maiatzaren 18rako, Sukarrietan. Gure kirol tradizionalekaz hitzordua herriko frontoian izango da 11:30etan eta Busturialdeko 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutikoak parte hartzera gonbidatuta dagoz. “Geure kirol tradizionalen inguruko gure jardunaldi parte-hartzaileak oso garrantzitsuak izaten ari dira gure kirol kulturaren biziraupena bilatzen dogunontzat. Gero eta jende gehiago animatzen dala ikusteak motibazinorik onena da herriz herri jarraitzeko. Sukarrietan eskualdeko familiak hurbiltzea gura dogu, umeek gozatzea eta bere kultura maite dauen herri baten parte izatea ze garrantzitsua dan baloratzen ikastea. “, adierazi dau Sustabiz Fundazioko zuzendari Joseba Etxebarriak.

Zapatu goiz osoan zehar Sukarrieta Herri Kirolen festa bihurtuko da. Goizetik (10:00h.) Arkupe Sustabiz Kirol Alkarteko pilota partidak izango dira. 11:30etan hasiko da Sukarrietako “Urdaibai Gure Kirolak Sustatzen” jardunaldi parte-hartzailea. Bertan, 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutil eta gazteek hainbat diziplina probatu ahal izango dabez, besteak beste: Trontza, Harrijasotze, Txinga Erute, Ingude jasotze, Sokatira, Esku Pilota, Pala eta Zesta Punta. Programan parte hartzen dabenen adinari egokitutako material eta araudia izango da. Gainera, topaketara hurbiltzen diran neska-mutilak eta gazteak animatzeko, Xabi Barandiaka goi mailako zestalariagaz zesta punta praktikatzeko aukera izango dabe eta harrijasotzea Karmele Gisasola herri kirolariagaz. 12:30etan, harri-jasotzaileen erakustaldia izango da: Andrea Sage (Mundaka), Iñaki Rafael (Gernika-Lumo), Engels Bello (Busturia) eta, bereziki, Sukarrietako Leire Bergara (etxekoa).

Topaketan zehar zozketak egingo dira eta partehartzaileentzat eta euren familientzat “Urdaibaiko esentziak” luncha eskainiko da (11:30ean).

Gainera, egun horretan bertan Sukarrietan Sukalki herrikoi bat egingo da Sustabizen ekitaldia amaitzean.

Elkarbanatu
LAGUNTZAILE NAGUSIAK
BABESLEAK