SUSTABIZ FUNDAZIOAK HERRI KIROLETAN MURGILTZEKO GONBITA EGITEN DEUTSE NESKA-MUTILEI, GAUTEGIZ ARTEAGAN IZANGO DAN “URDAIBAI GURE KIROLAK SUSTATZEN” JARDUNALDI PARTEHARTZAILEAN
Herri Kirolak, Euskal Pilota eta Arrauna sustatzeko Sustabiz Fundazioak, Gautegiz Arteagako Udalagaz batera, Urdaibai Gure Kirolak Sustatzen jardunaldi parte-hartzailea antolatu dau datorren domekarako, apirilak 14, eskualdeko neska-mutilak geure kirol tradizionaletara hurbiltzeko. Herri Kirolak, Euskal Pilota eta Arrauna sustatzeko Sustabiz Fundazioak
Urdaibai Gure Kirolak Sustatzen Jardunaldi Partehartzaileak (*) herri kirolen topaketa antolatu dau apirilaren 14rako, Gautegiz Arteagan. Gure kirol tradizionalekaz hitzordua herriko frontoian izango da 12:00etan eta Busturialdeko 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutikoak parte hartzera gonbidatuta dagoz. Ziur gagoz gure tradizinoak ez direla galduko belaunaldi barriei haienganako grina transmititzeko gai bagara. Gure Herri Kirolak gure baitan dagoz, eta umeak funtsezkoak dira kirol horreen kontserbazinoan. Busturialdea-Urdaibaiko herriak kohesionatzea, koordinatzea eta inplikatzea Herri Kirolak, Euskal Pilota eta Arrauna sustatzeko, batez be gazteenen artean, gure helburuetako batzuk dira jardunaldi hauekaz. Horregaitik, eskualdeko herritar guztiak gonbidatzen doguz Gautegiz Arteagara hurbiltzera, adierazi dau Joseba Etxebarria Sustabiz Fundazioko zuzendariak.
Domeka goiz osoan zehar Gautegiz Arteaga Herri Kirolen festa bihurtuko da. 10:00etatik 11:45era Arkupe Sustabiz Kirol Alkarteko pilota partidak izango dira. 12:00etan hasiko da Gautegiz Arteagaren Urdaibai Gure Kirolak Sustatzen jardunaldi parte-hartzailea. Bertan, 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutil eta gazteek hainbat diziplina probatu ahal izango dabez, besteak beste: Trontza, Harrijasotze, Txinga Erute, Ingude jasotze, Sokatira, Esku Pilota eta Pala. Programan parte hartzen dabenen adinari egokitutako material eta araudia izango da. Gainera, topaketara hurbiltzen diran neska-mutilak eta gazteak animatzeko, Enara Gaminde goi-mailako pilotariagaz esku pilota praktikatzeko aukera izango dabe. Inhar Urruzuno Sustabiz Herri Kirol zentroko entrenatzailea eta goi mailako harrijasotzaileagaz harrijasotzen ibiltzeko aukera izango dabe be. Bertaratzen diranek, gainera, harri-jasotze eta trontza erakustaldiaz gozatzeko aukera izango dabe Sustabizko kirolarien eskutik: Ander Larrucea, Uxue Lejarcegui, Mikel Ugalde eta Leire Astoreka. Topaketan zehar zozketak egingo dira eta partehartzaileentzat eta euren familientzat Urdaibaiko esentziak.
luncha eskainiko da (13:30ean).