PROIEKTUA
Urdaibai gure kirolak sustatzen
Proiektu hau Urdaibai‐ko eskualdean zehar Euskal pilota, Arrauna eta Herri kirolak sustatzean datza.Urdaibai eskualdeko 20 herritan, Euskal Herriko kulturan oinarrituta dauden kirol hauei bultzada eta ikusgaitasuna ematea du helburu nagusia.
01.
Helburu orokorrak
- Urdaibaiko herri desberdinetako taldeen artean euskal pilota, arrauna eta Herri kirolak sustatzea.
- Gazteengan, euskal kulturaren eta kirolaren arteko harremana barneratzea.
- Gazteengan, inguruko talde, auzo eta herriekin harremana egonkortzea.
- Herri Kirolen, arraunean eta euskal pilotaren bitartez jaialdiak topaleku sozial bilakatzea.
02.
Helburu zehatzak
- Urdaibaiko 20 udalerriren artean koordinazio lana egituratu eta egonkortzea.
- Euskal kirolean emakumeen partehatzea sustatzea.
- Herri Kirolen, Arraunaren eta Euskal Pilotaren modalitate desberdinen ezaugarriak eta jatorria ezagutzera ematea.
- Euskal Pilota kluba‐ak egonkortzea.
- Herri Kirol Klubak sortu eta egonkortzea.
- Herri Kirol instalazioa sortzea Urdaibai mailan
- Gernikaldean arrauna sustatu eta egornkortzea.
03.
Helburu eragileak
- Urdaibaiko 20 udalerritan gazte mailako herri kirol eta euskal pilota topaketak antolatzea.
- Partehartzaileek, beraien adinera egokitutako material eta arautegiarekin Herri kirol‐ak praktikatzea.
- Antolatutako topaketetan, Urdaibaiko eta Euskal Herriko goi mailako Herri kirolari, arraunlari eta pilotariak partehartzea.
- Urdaibaiko ikastetxeetan zehar Herri Kirol sustapenak bultzatzea.
- Parte hartutako kirolari, guraso eta bertaratutakoen artean harremanak sendotzea.