APIRILA
04
00:00
Bermeoko Herri Kirol Txapelketa herrikoia
  • Entrenamendu saioa eguna apirilak 3.
  • Txapelketa eguna, apirilak 4.
  • Txapelketa Sistema.
    – Sailkapen faseko Herri Kirol probak: Trontza / Harrijasotze / Ingude Jasotze / Txinga Erute.
    – Fase finaleko Herri Kirol probak: Trontza / Harrijasotze / Ingude Jasotze / Txinga Erute / Zaku Eramate.
    – Izen ematea itxita dagoenean, txapelketa sistemako lana publikatuko da. Adi ibili! sorpresarenbat egon daiteke eta!
    – Bi kategoria:
    15-18 urte bitarteko kategoria 2009 eta 2006 urte bitartean jaiotakoak, bi urteak barne.
    19 urtetik gorako kategoria.
  • Izena emateko baldintzak:
    – 3 partehartzaileko taldeak.
    – Taldeak osatzeko generoa ez da kontuan hartuko. (Erabiliko diren pisuak gizonezko eta emakumezkoen kategoriakoak izango dira)
    – Izena emateko azken eguna, martxoak 25.
    – Zehaztu, taldea entrenamendu saiora etorriko bada edo ez (Guztiz gomendagarria entrenamendu saiora etortzea).
    – Taldearen izena (Euskarazko izena eta inoren ofentsarako adierazpenik gabekoa)
    – Taldekideen izen abizenak.
    – Taldekideen jaiotze data.

Sari potoloak eta zozketak egongo dira.

 

    ---

    1. Partehartzailearen datuak

    2. Partehartzailearen datuak

    3. Partehartzailearen datuak

    ---

    Entrenamendura etorriko zarete?

    Elkarbanatu
    LAGUNTZAILE NAGUSIAK
    BABESLEAK