MAIATZA
13
11:00
Lasto jasotze eta botatze tailerra

Datorren maiatzaren 13an, bigarren tailerra antolatuko da Sustabiz Herri Kirol Zentroan. Oraingo honetan, iparraldeko jokoen multzoa osatzen duten Lasto Jasotze
eta Lasto Botatze diziplinak landuko dira. Tailer hau dinamizatzen, Jose Martin Bustinza “Tubi”, Lasto Jasotzen Euskal Herriko txapelduna 16 aldiz eta Lasto jasotzen 12 aldiz dena, bestetik, Garbiñe Lopez de Uralde, Euskal Herriko txapeldun lasto jasotzen 2 aldiz (orain arte bi emakumek bakarrik parte hartu dute diziplina honeta Euskal Herriko txapelketa batean) eta zentroko entrenatzailea izango den Bingen Erleaga egongo dira.

Bestalde, entrenamendu saioetan izena eman nahi dauenak, informazioa, egunean bertan, www.sustabiz.eus web gunean, info@sustabiz.eus helbidean eta 620251789 telefonoan egin dezake kontsulta. Animatu eta gozatu Herri Kirol diziplina desberdinak probatzen!

Elkarbanatu
LAGUNTZAILE NAGUSIAK
BABESLEAK