Trontza tailerra
EKAINA
16
19:00
Trontza tailerra
Ekainaren 16an, arratsaldeko 19:00etan Gernikako Sustabiz Herri Kirol Zentroan, Trontza Tailerra programatuko da. Trontza tailerra, zentroan aurrera eramango den hirugarren tailerra izango da. Apirilean Harrijasotze tailerra eta maiatzean Lasto Jasotze eta Lato Botatze tailerrak programatu ziren, guztira 54 pertsonak izena emanez.
Bestalde, entrenamendu saioetan ere kirolariak badabiltza entrenamenduak erreserbatzen. Sustabiz Herri Kirol Zentroa martxan dago!! Animatu eta parte hartu Trontzako tailerrean!!