2023-09-05

Pasa den abuztuaren 4an, Gernikako Euskal Herria museaoan, Sustabiz Fundaziotik, Herri Kirol ekitaldi partehartzailea antolatu zen. Bertan, gaur egungo goi mailako kirolariek parte hartu zuten, Jose Martin Bustinza “Tubi” eta Garbiñe Lopez de Uralde Lasto Jasotzean, Karmele Gisasola “Zelai III” Harrijasotze eta Txinga Erutean, Amaia Mendinueta eta Xabat Erleaga Trontzan… Baina bestalde, Sustabiz Fundaziotik, aipamen berezi bat egin nahi diegu, Itxasne Apraiz eta Zihara Zabalari. Beraiek izan dira, Gernikako Sustabiz Herri Kirol Zentrotik lehen bi kirolariak plaza batera irtetzen. Azken hiru hilabeteetan entrenamendu saio onak jasota, Itxasne Apraiz harrijasotzean eta Zihara Zabala ingude jasotzean aritu ziren Euskal Herria Museoko lorategian antolatutako ekitaldian. Zorionak bi kirolariei egindako lanagatik!

Ekitaldia bukatzean, ikusleek kirolariekin diziplina desberdinak probatzeko aukera eduki zuten, askorentzat Herri Kirolekin esperientzia berria izanik.

Sustabiz Fundazioaren izenean ere, eskerrak eman nahi dizkiogu Euska Herria Museoari, gurekin kontatzearren.

Elkarbanatu
PROIEKTU NABARMENAK
02.
Sustabiz Herri Kirol Zentroa

Gure kirolak herritarrengana hurbiltzeko asmotan Urdaibai kirol Zentroaren azalpena doakizue hemen. www.crossfitgernika.com

Ikusi
01.
Urdaibai gure kirolak sustatzen

Proiektu hau Urdaibai‐ko eskualdean zehar Euskal pilota, Arrauna eta Herri kirolak sustatzean datza.Urdaibai eskualdeko 20 herritan, Euskal Herriko kulturan oinarrituta dauden kirol hauei bultzada […]

Ikusi
LAGUNTZAILE NAGUSIAK
BABESLEAK