2023-04-21

Heldu da irteera puntura Sustabiz Fundazioa. Apirilaren 19an, Busturiako Ekoetxe Urdaibai zentroan aurkeztu da. Bertan, Sustabiz Fundazioaren helburua zein den eta Fundazioak berak, aurrera eramango duen lehen proiektuaren azalpenak eman dira. Azalpen horiek ematen, Sustabiz Fundazioko presidentea den Jesus Manuel Madariaga, Joseba Etxebarria zuzendaria, Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeko Juan Miguel Ranero presidentea eta Fundazioko entrenatzaileak diren Inhar Urruzuno (Harrijasotzea), Bingen Erleaga (Trontza eta Iparraldeko Jokoak), Aitor Etxebarria (Euskal Pilota) eta Patxi Egurrola (Arraun ataleko laguntzailea) egon dira. Prentsaurrekoa, Pedro Mari Goikoetxea, eitbko kazetariak dinamizatua eta Onintza Enbeita bertsolariarekin osatu da.

Sustabiz Fundazioaren lehen proeiktua Urdaibaiko bailaran antolatuko da, “Urdaibai Gure Kirolak Sustatzen” izenarekin. Gernika puntu estrategikotzat hartuta, inguruko 19 udalerrietan, Arrauna, Euskal Pilota eta Herri Kirolen jardunaldi partehartzaileak antolatuko dira 6-14 urteko ume eta gazteei bideratua. Proiektu paralelo bezala, Sustabiz Herri Kirol Zentroa ere martxan jarriko da Gernikako, Gernika Crossfit boxean. Bertan Inhar Urruzuno eta Bingen Erleaga entrenatzaile egonda, tailerrak eta entrenamendu saioak antolatuko dira. Informazio iturri bezala fundazioaren web gunea www.sustabiz.eus, instagram eta facebooken jarraitzeko aukera egongoda.

Prentsa aurrekora hurbildutakoen artean, inguruko eragile nagusiak presente egon dira, Urdaibaiko 20 udaletxeetako ordezkariak, Foru Aldundia, eta hiru kiroletako federazio Deusto Unibertsitateko ordezkaria eta kluben ordezkariak.

Sustabiz Fundazioko ordezkariek eskerrak eman dizkiote berataratuako guztie eta proeiktu hau martxan jartzen lagunduko duten eragile guztiei. Orain lanean hastea tokatzen da.

Elkarbanatu
PDFa deskargatu
PROIEKTU NABARMENAK
02.
Sustabiz Herri Kirol Zentroa

Gure kirolak herritarrengana hurbiltzeko asmotan Urdaibai kirol Zentroaren azalpena doakizue hemen. www.crossfitgernika.com

Ikusi
01.
Urdaibai gure kirolak sustatzen

Proiektu hau Urdaibai‐ko eskualdean zehar Euskal pilota, Arrauna eta Herri kirolak sustatzean datza.Urdaibai eskualdeko 20 herritan, Euskal Herriko kulturan oinarrituta dauden kirol hauei bultzada […]

Ikusi
LAGUNTZAILE NAGUSIAK
BABESLEAK