2023-07-20

Uztailaren 4, 5, 7, 10, 11 eta 12an, Sustabiz Fundazioaren eta Harri Bitxiak elkartearen eskutik, Udako Gure Kirolak Sustatzen Kanpusa antolatu da. Bertan, 6-12 urte bitarteko 63 umeek parte hartu dute. Burututako ekintzen artean, Sustabiz Herri Kirol Zentroan, Inhar Urruzuno Harrijasotze entrenatzaileraen eskutik, harrijasotzea, lokotx biltzea, Txinga Erutea, Zaku Eramatea, Ingude Jasotzea eta Sokatiran jardun dira, modu ludiko eta partehartzaile betean, Herri Kirolak topera praktikatuz.

Bestalde, Euskal Pilota eta Arraunean ere ibili dira. Euskal Pilotan, Arkupe Sustabiz Kirol Elkarteko Esku pilotako entrenatzailea den Aitor Etxebarria eta bestetik, Gernika Jai Alai eskolako entrentzailea eta zestalari profesionala den Unai Lekerikaren eskutik, Jai Alain frontoian, eskuzko eta zesta puntako hainbat ekintza burutu dituzte. Eta nola ez, gure kirolak osatzeko, Arraunean ere ibili dira Gernikako errekan zehar. Patxi Egurrola, Elantxobeko Arraun Elkarteko entrenatzailea, patroi lanetan ibilita.

Sustabiz Fundazioaren izenean, eskerrak eman, Harri Bitxiak elkarteari eta monitore lanetan ibili diren, Aitor Etxebarria, Unai Lekerika eta Inhar Urruzunori.

Uda on bat pasa eta bueltan ikusiko gara berri ere!!

Elkarbanatu
PROIEKTU NABARMENAK
02.
Sustabiz Herri Kirol Zentroa

Gure kirolak herritarrengana hurbiltzeko asmotan Urdaibai kirol Zentroaren azalpena doakizue hemen. www.crossfitgernika.com

Ikusi
01.
Urdaibai gure kirolak sustatzen

Proiektu hau Urdaibaiā€ko eskualdean zehar Euskal pilota, Arrauna eta Herri kirolak sustatzean datza.Urdaibai eskualdeko 20 herritan, Euskal Herriko kulturan oinarrituta dauden kirol hauei bultzada […]

Ikusi
LAGUNTZAILE NAGUSIAK
BABESLEAK